NAIZ
MUNDAKA

Langile bat zauritu da Mundakako hondartzako lanetan

Langile bat zauritu da Mundakan, Laidatxu hondartzan eraikitzen ari diren harri-lubetaren lanetan. Hondeamakina batekin erori da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Lan istripua Mundakako Laidatxu hondartzan gertatu da harri-lubetaren lanetan, goizeko 8.30ean. Hondeamakina batekin lanean ari zen behargin bat 15 metroko ezponda batetik erori da eta hanka batean zauritu da, Lakuako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Osakidetzaren helikopteroa joan da ezbeharraren tokira eta langilea Gurutzetako ospitalera eraman dute.