NAIZ

Iñaki Goienetxea txantrearra aske geratu da

21 urte eta erdi preso egon ondoren, Iñaki Goienetxea iruindarrak askatasuna berreskuratu du.

Iñaki Goienetxe kartzelatik atera ostean hainbat lagunekin. (@pernandobarrena)
Iñaki Goienetxe kartzelatik atera ostean hainbat lagunekin. (@pernandobarrena)

1994eko Abenduaren 18an atxilotu zuten Iñaki Goienetxea eta 21 urte eta erdi ostean askatasuna berreskuratu du. Iruñeako Txantrea auzoko presoa Jaengo kartzelatik atera da gaur goizean.