NAIZ
AZKOITIA

Erraustegiaren aurkako protesta artean egin dute Batzar Nagusiek bilkura Azkoitian

Gipuzkoako Batzar Nagusien bilkura Azkoitian izan da gaur, herrialdean zehar egin ohi duten bilkura biraren baitan. Kanpoan, erraustegiaren aurkako protesta batek egin die ongi etorria batzarkideei. Azkoitia Zutik ekimenak deitu du protesta eta Ertzaintzak gazte bat atxiki eta desobedientziagatik salaketa jarri dio.

@IbanAsenjo
@IbanAsenjo

«Ez Azkoitian ez inon. Errausketarik ez» eta «PNV-PSOE diruaren truke osasuna saltzen» zioten pankarta artean egin diete hainbat herritarrek ongi etorria Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariei. Herrialdean zehar egin ohi duten bilkura zen gaur Azkoitian.

Ertzaintzak Azkoitia Zutik ekimenak deitu duen protestan parte hartzen ari zen gazte bat atxiki du, Poliziak desobedientzia egotzi dio eta hilaren 19rako epaiketa ezarri diote.

Bitartean, barruan, ordubete inguruko bilkura egin dute batzarkideek eta udaletxeko zinegotziek.