NAIZ
OTXANDIO

Otxandioko bonbardaketan hildako herritarrak omendu dituzte

Duela 80 urte izandandako bonbardaketetan hildako 60 herritarrak omendu dituzte Otxandion. Gainera, Angel Salasi bere garaian egindako ohorezko izendapena kendu diola adierazi du Urduñako Udalak.

Bonbardaketen ondorioz hildako herritarrak omendu dituzte Otxandion. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Bonbardaketen ondorioz hildako herritarrak omendu dituzte Otxandion. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

Oroimen eguna izan dute gaur Otxandion. Duela 80 urte jazotako bonbardaketak oroitu dituzte, horien ondorioz hil ziren 60 herritarrak omenduz.

Herriko plazan egin dute omenaldia, eta bertan izan dira, besteak beste, bonbardaketen testigu izan ziren batzuk, baita oroimen historikoaren alde lanean diharduten eragiletako kideak ere.

Idoia Aginako Urduñako alkatea ere bertan izan da, eta adierazi du bere Udalak bonbardaketen erantzule izan zen Angel Salasi bere garain egin zion ohorezko izendapena kenduko diola.