NAIZ
DONOSTIA

175.000 ikusle bildu ditu aurtengo Donostiako Jazzaldiak

Donostiako Jazzaldiaren 51. edizioak atzo itxi zituen ateak eta gaur jakinarazi dutenez, 175.000 ikusle bildu ditu orotara. Antolatzaileek «musika maila» eta ikusleek eskainitakoarekin azaldu duten «poztasun maila» nabarmendu dituzte.

Diana Krallek itxi zuen aurtengo Jazzaldia. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Diana Krallek itxi zuen aurtengo Jazzaldia. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Diana Krallek eman zion atzo amaiera Donostiako Jazzaldiaren 51. edizioari eta antolatzaileek gaur egin dute balorazioa. Miguel Martin zuzendariak jakinarazi duenez, 175.000 ikusle gerturatu dira ekitaldi desberdinetara. Besteak beste, Gloria Gaynorrek jaialdiaren irekieran eman zuen kontzertuak 45.000 lagun bildu zituen.

132 kontzertu izan dira guztira, eta Ellis Marsalis, Steve Coleman, Diana Krall, Ibrahim Maalouf, John Scofield eta Jerry Bergonzik eman zituztenetan sarrera guztiak agortu egin ziren.

Krallen atzoko kontzertuak zeresana sortu du sare sozialetan, Trinitate plazan hainbat zale kexatu egin ziren-eta ikusteko arazoak zirela medio. Martinek arazo hauek ukatu egin ditu eta plazaren balioa nabarmendu.

Zuzendariaren aburuz, Trinitatean bertan Brandford Marsalisej Kurt Ellingekin batera eman zuen ikuskizuna izan da «jaialdiko kontzertua».

Era berean, datorren urtean datak ez direla aldatuko jakinarazi du, eta uztailaren 20tik 25era ospatuko da.