NAIZ
DONOSTIA

Bost lan berri, Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehian

Baltasar Kormákur islandarraren ‘The Oath’, Lee Sang-il japoniarraren ‘Rage’, Feng Xiaogang txinatarraren ‘I Am Not Madame Bovary’, Bartosz M. Kowalski poloniarraren ‘Playground’ eta  Emilio Torres argentinarraren ‘El invierno’ lanak Urrezko Maskorra lortzeko hautatuak izan dira. Hauekin, dagoeneko 22 dira lehiatuko diren filmak.

Lee Sang-il zuzendari japoniarraren ‘Rage’ lana Zinemaldiaren Sail Orokorrean izango da. (Zinemaldia)
Lee Sang-il zuzendari japoniarraren ‘Rage’ lana Zinemaldiaren Sail Orokorrean izango da. (Zinemaldia)

Baltasar Kormakur, Lee Sang-il, Bartosz M. Kowalski, Emiliano Torres eta Feng Xiaogang zuzendariak Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiara batu dira, jaialdiak berak jakitera eman duenez.

Kormakur ‘The Oath’ filmarekin dator, baina ez da Zinemaldiko sail ofizialean arituko den lehen aldia, 2001. urtean ere bertan izan zen eta. Sang-il zuzendariak, aldiz, bere laugarren lana aurkeztuko du gipuzkoar hiriburuan, ‘Rage’. Xiaogang Oscar sarietako hautagai izan ostean dator Donostiara. Bestetik, Torresek bere lehenbiziko lana aurkeztuko du. Kowalskirena ere lehen fikzio lana da.