NAIZ

Gaur itzuliko dira Ukrainiara uda Hego Euskal Herrian igaro duten Txernobileko 222 haurrak

222 ukrainiar adingutxikok igaro dute uda Hego Euskal Herrian, Chernobil elkartearen aterpe etxeetan. Txernobil inguruko haurrak dira guztiak eta bi hilabete eta gero, gaur itzuliko dira etxera.

Olatz Linazisorok, elkarteko boluntarioetako batek, azaldu duenez, Gipuzkoak 118 haur hartu ditu, Bizkaiak 82, Arabak 20 eta Nafarroak 2. 13:15etan abiatuko da hegazkina Loiutik.

Haiekin batera bidaiatuko du boluntario talde batek, zein 2017ko aterpe programarekin hasiko den lanean eta ehun bat haur bisitatuko dituzte egun hauetan.