NAIZ
BILBO

Sexu eraso berri bat salatu dute Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Udaltzaingoa Txurdinaga auzoan emandako sexu eraso bat ikertzen ari da. Aste Nagusian gertatutako laugarren erasoa litzateke. Elkarretaratzea egingo dute 18:00etan Arriaga plazan.

Asteartean Bilbon egin zen elkarretaratzea. (ARGAZKI PRESS)
Asteartean Bilbon egin zen elkarretaratzea. (ARGAZKI PRESS)

Bilboko Aste Nagusian emandako  sexu eraso berri bat ikertzen ari da bizkaitar hiriburuko Udaltzaingoa. Gaur goizaldean, Txurdinaga auzoan gertatu da eta ez dute datu gehiagorik eman.

Udaletxeak ere kasu berri hau salatu du, informazio gehiago baieztatu gabe.

Gaur arratsaldean, 18:00ean, elkarretaratzea egingo da Arriaga plazan, mugimendu feministak eta konpartsek deituta. Modu berean, gauean, 23:30etik 00:30era txosnak itxi egingo dira protesta moduan.