Jon Ormazabal
BILBO

Gazteak eta beteranoak, bakoitza bere aldetik Lau eta Erdiko txapelketan

Azkarra eta gaztea. Horixe da bi hitzetan, aurtengo Lau eta Erdiko txapelketa hobekien deskribatzeko modua. Hori bai, zozketak hala nahi izan duelako, gutxi nahastuko dira belaunaldi berriak eta beteranoak lehia honetan. Jokin Altunak beteko du Irujoren zerrendaburu postua.

Lau eta Erdiko Txapelketan parte hartuko duten hamabi pilotariak. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Lau eta Erdiko Txapelketan parte hartuko duten hamabi pilotariak. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Izan ere, A multzoa gazteena izango da. Urrutikoetxea eta Altuna III.ak final laurdenetan ekingo diote lehiari eta ligaxka osatzeko Victor / Untoria eta Irribarria eta Aspeko aurrekanporaketako irabazleen arteko lehiak jokatu beharko dira.

B Multzoan, aldiz, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea dira final laurdenetarako sailkatuak daudenak eta lehen kanporaketak ohikoa bihurtu den Arretxe / Ezkurdia eta Retegi Bi / Gorka izango dira.

Lehia urriaren 7an hasiko da Bergaran, Irribarria eta Aspeko aurrekanporaketako irabazlearen arteko partidarekin. Finala azaroaren 27an jarrita dago, oraindik zehazteke dagoen leku batean.

Lehiaketa murriztearen arrazoiez galdetuta, enpresetako ordezkariek «promozioko txapelketari indarra eman» eta kalitatearen aldeko apostua egin dutela nabarmendu dute.