NAIZ
TOLOSA

Garaipen erraza Bengoetxearentzat Retegiren aurka (22-8)

Erraz nagusitu da Oinatz Bengoetxea Julen Retegiren aurka Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partiduan (22-8). Hala, Joseba Ezkurdiaren aurka datorren astean jokatuko duen neurketan erabakiko da finalerdietara nor sailkatuko den.

Lau t'erdiko txapelketako final laurdenetako bigarren jardunaldiko neurketa jokatu dute Oinatz Bengoetxea eta Julen Retegik Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Aise nagusitu da Bengoetxea (22-8). Une oro izan da agintzen eta ez dio inolako aukerarik eman Retegiri.

Hala, Aimar Olaizola finalerdietarako sailkatu da eta Bengoetxea eta Joseba Ezkurdiak datorren astean jokatuko duten neurketan erabakiko da bietako nor sailkatzen den.