NAIZ

Junko Tabei, Everest igo zuen lehen emakumea, hil egin da

Junko Tabei japoniarra, Everest igo zuen lehen emakumea, hil egin da 77 urte zituela.

Junko Tabei 1985ean Komunismo gailurra igotzen. (WIKIPEDIA)
Junko Tabei 1985ean Komunismo gailurra igotzen. (WIKIPEDIA)

Junko Tabei japoniarra 77 urterekin hil da, minbiziak jota.

Everestko gailurra zapaldu zuen lehen emakumea zen Tabei, 1975eko maiatzaren 16an. Hamabost emakumez osatutako espedizio bateko kide zen eta Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgayk 1953an tontorrera iristeko hautatu zuten bide berberetik igo zen japoniarra. Ang Tsering xerparekin heldu zen gailurrera eta jaitsi ondoren, espediziokide guztiak 6.300 metrora zeudela, lur-jausi batek harrapatu zituen. Xerpek erreskatatu zituzte elur azpitik.

1992an ‘Zazpi gailurrak’ espedizioan parte hartu zuen; sei kontinenteetako mendirik altuenetara iristea zuen helburu eta bera izan zen erronka hori bukatu zuen lehen emakumea.