NAIZ
Baiona

Osasun alorreko profesionalek Ibon Fernandez Iradiren askatasuna eskatu dute

Osasun alorreko profesionalek gaixotasun larria pairatzen duen Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoaren askatasuna eskatu dute. «Zaiantza bereziak behar ditu, eta zaintza horiek ezin zaizkio espetxe batean eman».

Ibon Fernandez Iradiren aldeko elkarretaratzea, Baionan. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Ibon Fernandez Iradiren aldeko elkarretaratzea, Baionan. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Osasun arloko profesionalek Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoaren egoera kontuan hartua izan dadila aldarrikatu dute. Esklerosi anizkoitza pairatzen du lasartearrak eta Bagoazek sinadura bilketa bat antolatu du osasun arloko profesionalen artean.«Eritasun larria du eta zaintza bereziak behar ditu. Zaintza horiek ezin dira baikorrak izan espetxean», adierazi dute ohar baten bidez.

Iaz, Parisko Epaitegiak zigorra etetea ukatu egin zion. Hala ere, Kasazio Gorteak epai hori baliogabetu eta eskaera berriz martxan jarri zen. Azaroaren 24an izango da auzia. Ardura hori beren gain duten agintariei eskaria Kouchner legearen arabera iker dezaten eskatu diete.

Modu berean, azaroaren 19an herritar guztiei dei egin die Bagoazek Baionan Fernandez Iradiren askatasuna aldarrikatuko duen mobilziazioan parte har dezaten.