NAIZ
GASTEIZ

Pablo Prigioni Baskoniara itzuli da

Baskoniak Pablo Prigioni jokalari argentinarra fitxatu du denboraldia bukatu arte.

Pablo Prigionik zazpi denboraldi egin zituen Baskoniarekin. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Pablo Prigionik zazpi denboraldi egin zituen Baskoniarekin. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Pablo Prigionik Houston Rockets taldearekin hasi zuen aurredenboraldia baina liga hasi aurretik eten egin zioten kontratua eta talderik gabe zegoen.

Baskoniak denboraldia bukatu arte fitxatu du 39 urteko jokalari argentinarra. Abenduaren erdialdean agerraldia egingo dutela iragarri du ohar batean.

Prigioni aurrez ere egona zen Gasteizko taldean; guztira zazpi denboraldi egin zituen, bi etapa desberdinetan. Azken bost denboraldiak NBAn egin ditu.