NAIZ
GASTEIZ

Baskoniak Iberostar Tenerife izango du aurkari Kopako final laurdenetan

Otsailaren 16 eta 19 bitartean jokatuko da saskibaloi Kopa Gasteizen, eta Baskoniak Iberostar Tenerife izango du aurkari. Real Madrid-Morabanc Andorra, Barcelona Lassa-Unicaja eta Valencia Basket-Herbalife Gran Canaria dira beste hiru kanporaketak.

Maider Unda eta Joseba Beloki, Baskoniaren txartelarekin. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Maider Unda eta Joseba Beloki, Baskoniaren txartelarekin. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Baskonia etxean arituko da otsailaren 16 eta 19 bitartean jokatuko den Kopan. Otsailaren 16an bertan, ostegunean, Iberostar Tenerife izango du aurrean, final laurdenetako kanporaketan. Partida irabaziz gero, Real Madrid eta Moraban Andorrako irabazlearen aurka lehiatuko litzateke larunbatean.

Koadroaren beste aldetik, Barcelona Lassak Unicaja izango du aurreran, eta Valencia Basketek Herbalife Gran Canaria. Bi partida hauek otsailaren 17an izango dira. Finalaurrekoak hilaren 18an, eta finala 19an.