NAIZ

Babes sozialerako euskal sistema publikoa aldarrikatu du LABek

Euskal Herriko hainbat herri eta lantokietan elkarretaratzeak egin ditu LABek ‘Erasoetatik babes gaitezen. Hemen eta orain. Babes sozialerako euskal sistema publikoa’ lemapean. «Babes sozialerako euskal sistema publikoa eraikitzea da lan eta bizi baldintza duinak bermatzeko bide bakarra», defendatu du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak.

Elkarretaratzeak egin ditu LABek Babes sozialerako euskal sistema publikoaren alde. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Elkarretaratzeak egin ditu LABek Babes sozialerako euskal sistema publikoaren alde. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

«Babes sozialerako euskal sistema publikoa eraikitzea da lan eta bizi baldintza duinak bermatzeko bide bakarra». Hala adierazi du LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek Bilbon. Ildo honetan, Lakuari sistema propio bat eraikitzeko eztabaidari heldu diezaiola eskatu dio.

Elkarretaratzea burutu dute Lakuak Donostian duen egoitzaren aurrean, eta bertako bulegoetan eskari bat erregistratu dute, Gasteizko Legebiltzarrean gaiaren inguruko agerraldi bat eskatzeko.  Era berean, Euskal Herriko kale eta lantokietan izan dira, ‘Erasoetatik babes gaitezen. Hemen eta orain. Babes sozialerako euskal sistema publikoa’ lelopean.

Egoera «errotik aldatzea» posible dela aldarrikaty du LABek. «Babes sozialerako euskal sistema publikoa eraikitzea da lan eta bizi baldintza duinak bermatzeko bide bakarra». Etxaidek aldarrikatu du «badela garaia» sistema propio bati buruzko eztabaida irekitzeko: «Sistema propio baten aldeko apustua egiten dugu guk. Bideragarria izateaz gain, pentsioak euskal esparruan bermatzeko modu bakarra da». Bide horretan Lakuari bere jarrera argitzeko eskatu diote.

Sindikatuak «gizarte oparoagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa» sortzek oaukera defendatu du «euskal herritar guztiei bermatuko zaizkien pentsio eta lan baldintza duinak» zirtatuko dituen babes sozialerako euskal sistema publikoaren bitartez.

«Gero eta nabariagoa da espainiar Estatuko sistemak ez duela jendearen bizitza duina bermatuko; premiazkoa eta beharrezkoa deritzagu, euskal Erakundeek egoki gerta daitekeena egiteari, berma daitezen, gaur egun zein etorkizunean, pentsioak nahiz lan duina, gizarte babeserako sistema publiko baten bidez», defendatu du Etxaidek.