NAIZ
URDUÑA

Urduñan istripua izan eta alde egin duen gizonezkoaren bila dabil Ertzaintza

Urduña parean jazo da istripua, 10.45ak aldera. Bidaian zihoazen autoa errepidetik atera eta maldan behera amildu da. Autoko gidariak ihes egin du, eta haren ondokoa larriki zaurituta atera dute suhiltzaileek.

BI-3931 errepidean bidaian zihoan autoa errepidetik atera da Urduña parean eta maldan behera amildu, Lakuako Gobernuaren Segurtasun sailak aditzera eman duenaren arabera.

Istripua 10.45ak aldera jazo da, eta osasun-zerbitzuak gerturatu dira istripua jazo den tokira, Ertzaintzarekin batera.

Bi pertsona zihoazen auto barruan, baina gidariak alde egin du. Kidea, berriz, suhiltzaileek atera behar izan dute autotik, larriki zauritua zela. Ertzaintza gidariaren bila ari da.