NAIZ
DONOSTIA

Eusebio Sacristan Anoetako aulkian izanen da 2019ra arte, Realarekin zuen kontratua luzatuta

Eusebio Sacristan Realaren entrenatzailea izanen da 2019ra arte, talde donostiarrarekin duen kontratua luzatu eta gero.

2019ra bitarte luzatu du kontratua Eusebiok Realarekin. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
2019ra bitarte luzatu du kontratua Eusebiok Realarekin. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Realak akordioa lortu du Eusebio Sacristan entrenatzailearekin bere kontratua 2019ko ekainaren 30a arte luzatzeko. Aurreko akordioa uda honetan amaitzen zen eta gipuzkoarren denboraldi onak ere islada izan du entrenatzailearen izenean, zein talde desberdinen agendan egon zitekeen.

Jokin Aperribay presidenteak eta entrenatzaile txuri-urdinak arratsaldean sinatu dute akordio berria Anoetako bulegoetan.

Anoetara 2015eko azaroan iritsi zenetik Eusebio Sacristanek 58 neurketa ofizial zuzendu ditu. Guztira 26 garaipen lortu ditu, 11 berdinketa eta 21 porrot. Iritsi zenean taldea hamaiseigarren postuan kokatuta zegoen eta bederatzigarren utzi zuen denboraldi amaieran. Aurten, aldiz, Europan sartzeko leihan sartuta daude donostiarrak.