NAIZ
GASTEIZ

Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati lau urtetan emaztea jo eta iraintzeagatik

Bi urteko espetxe zigorrera kondenatu dute gizon bat gasteizen, 2010 eta 2014 bitartean emaztea jo eta iraintzeagatik.

Gasteizko epaitegi batek bi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, 2010 eta 2014 bitartean emaztea jo eta iraintzeagatik. Epaileak frogatutzat eman du gizonak jo egiten zuela, «baita haurdun zegoenean ere eta zituzte hiru seme-alaben aurrean».Era berean, ez zion etxetik irtetzen uzten, ezta bere senideekin komunikatzen ere.

Fiskaltzak bost urteko espetxealdia eskatzen zuen, baina bi aldeak akordio batera iritsi dira gaurko epaiketa hasi aurretik. Gizonak gizarte lanak egin beharko ditu 150 egunetan eta lau urte eta erdian ezingo da biktimari gerturatu.

Gizonezkoak aurrekari penalak ditu, eta beraz, espetxean sartu beharko luke, baina abokatuak espetxe zigorra bertan behera geratzea eskatu du, zigorrak ez dituelako bi urteak gainditzen.