NAIZ
Vallecas

Gehiago merezita baina punturik gabe itzuli da Reala Vallecasetik (1-0)

Aurreko astean bezala, gaurko neurketan Realak gehiago merezi izan du Rayo Vallecanoren aurka. Nataliaren golak, penalti baten aldaratzean, hiru puntuak etxean utzi ditu.Txuri-urdinek 20 punturekin jarraitzen dute sailkapenean.

Realeko neskak, Vallecasen, partida hasi aurretik. (@RealSociedadEUS)
Realeko neskak, Vallecasen, partida hasi aurretik. (@RealSociedadEUS)

Bi taldeek errespetu handiarekin hasi dute neurketa. Gipuzkoarrak gehiago saiatu dira eta arerioaren atera ere hurbildu dira, batez ere lehen ordu laurdena igaro eta gero. Hala ere, azken metroetan zehaztasuna falta izan da eta txuri-urdinek ez dute aukera garbirik izan. Aurkaria, hala ere, gutxitan iritsi da gipuzkoarren atera.

Gauzak honela, Realak argi utzi ditu bere asmoak bigarren zatiaren hasieran, baina ez ditu bere aukerak baliatu. Aldiz, 60. minutuan partida erabaki duen jokaldia iritsi da. Epaileak etxekoen aldeko penaltia adierazi du eta Nataliak, aldaratzean, gola sartu du.

Hala ere, txuri-urdinek ez dute neurketa galdutzat eman eta gola ere egin dute, baina balio gabe utzi du epaileak.