NAIZ

Astebetean bigarrenez, Everesteko gaina egin du Kilian Jornetek

Korrikalari katalanak Everesteko gaina egin du astebetean bigarrenez, oxigeno artifizialik eta soka finkorik ibili gabe. 17 ordu behar izan ditu bigarren saiakera honetan; altuera, baina, 6.500 metrotan zuen, iragan astelehenean 5.100 metrotara zuen bitartean.

Kilian Jornet, berak sare sozialetan zabaldutako argazki batean. (NAIZ.EUS)
Kilian Jornet, berak sare sozialetan zabaldutako argazki batean. (NAIZ.EUS)

Bigarrenez egin du azaña Kilian Jornet korrikalari katalanak: astebetean bigarrenez, Everesteko gaina egin du, horretarako oxigeno artifizialik edo soka finkorik erabili gabe.

Lehenengo saiakeran baino denbora gutxiago behar izan du Jornetek gailurra egiteko, abiapuntua, baina, ez da bera izan. 17 ordutan igo da Everestera, astelehenean 26 behar izan zituenean, baina bigarren saiaketa honetan 6.500 metrotako altueratik ekin dio saiakerari, astelehenean 5.100 metrotatik ekin zionean.

Igoera honetan, amaitutzat eman du Jornetek «Summits of My Life» proiektua. Proiektu honen bidez, munduan zeharreko hainbat txoko bisitatu ditu mendi korrikalari katalanak, toki guztietan marka berriren bat ezarri nahian.

Mont Blancen ekin zion desafioari 2012. urtean, eta orduz geroztik Europan (Mont Blanc eta Cervino), Ipar Amerikan (Denali) eta Hego Amerikan (Aconcagua) egin ditu gailurrak.