NAIZ
GASTEIZ

Arabako araztegien ardura izateko giza baliabide nahikorik ez dagoela salatu du EH Bilduk

Arabako araztegien ardura izateko giza baliabide nahikorik ez dagoela salatu du EH Bilduk. Izan ere, 2013an sinatutako kontratuari araztegi berri bat gehitu dute orain, Zuhatza irlan dagoena. Orduan, Dinotec enpresak mantenu, kontserbazio eta ustiatze lanak hartu zituen bere gain Agurain, Dulantzi, Maestu, Izarra, Kanpezu, Bernedo, Araia eta Harana herrietako araztegietan.

Arazuriko (Nafarroa) araztegia. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Arazuriko (Nafarroa) araztegia. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

«Urte bat geroago, kontratuaren esleipena beste enpresa bati eman zioten eta handik bi urtera, Gaubeako instalazioa ere sartu zen. Guztira, hasierako 236.000 euroei, beste 78.000 eta 6.400 gehitu ziren, hurrenez hurren, bi araztegi berri horiei zerbitzua emateko», gaineratu du EH Bilduk.

«Baina nahiz eta lan karga nabarmen igo den, EH Bilduk langileen kopurua ez dela behar bezala handitu konprobatu du. 2013an, zerbitzu buruz gain, beste bost langile bazeuden, orain langile bakar bat gehiago dago. Hori guztia, bi araztegi eta asteburuetan zaintza lanak egiteko txandak ezarri dituzten arren. Azken hori kezkatzeko moduko da, hasierako kontratuan jasota egon arren, inoiz ez delako egin iraunkorreko zaintza», salatu du EH Bilduko Arabako batzarkide Manu Rezolak.

Diputazioak lanaren gainkarga honen berri duen argitzeko, hurrengo kontrol osoko bilkuran galdera egingo du EH Bilduk. Zehazki, Ingurumeneko foru diputatuari kontratuan izandako aldaketak eta araztegi guztien beharrei langil nahikorik ote dauden galdetuko dio EH Bilduk.