This website is under heavy load (queue full)

We're sorry, too many people are accessing this website at the same time. We're working on this problem. Please try again later.

NAIZ
IRUÑEA

Sarek eta Iruñeko peñek dispertsioaren kontrako ekimena jarri dute martxan

Sarek eta Iruñeko peñek euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimena emango dute aurrera elkarrekin, gaur aurkeztu dute. «Iruñeko peñetako bazkideokin harremanetan jarri gara, jendartearen parte aktibo eta garrantzitsu diren heinean, hausnarketa bat  partekatzeko eta peñei dispertsioaren aurkako babesa eta konpromisoa eskatzeko, beharrezkotzat jotzen ez dugun sufrimendu honekin bukatzeko», azaldu du Mikel Mundiñano Sareko kideak.

Sare eta peñetako ordezkariak gaur Iruñean egin duten agerraldian. (SARE)
Sare eta peñetako ordezkariak gaur Iruñean egin duten agerraldian. (SARE)

Prozesu hau burututa, 11 peña hauek erabaki dute dispertsioaren espetxe-politika krudela amaitzea eskatzeko ekimenekin bat egitea: Alegría de Iruña, Aldapa, El Bullicio Pamplones, La Unica, La Jarana, San Fermin, Irrintzi, Muthiko Alaiak, Sanduzelai, Armonia Txantreana eta Rotxapea Peñek. Era berean, Anaitasuna Peñak ere ekimen honetan parte hartu duela aipatu nahi dugu: Anaitasuna parte den igerilekuen,  SCDR Anaitasunaren, estatutuek bazkideek bozkatzea eta balizko atxikimendua ematea galarazi badute ere.

«Dispertsatuta dauden 335 presoetatik 50 nafarrak dira. Haien artean daude La Unicako bazkide Juan Mari Etxabarri eta Aurken Sola, Jaranako Iñaki Armendariz eta Alberto Ilundain, Muthiko Alaiakeko Josetxo Arizkuren, Armonia Txantreanako Txuma Altable eta Mikel Gil, San Fermin Peñako Iñaki Marin eta Anaitasunako bazkide Xabi Rey», gogoratu dute peñetako kideak.

«Urruntzeak senide eta lagunak urtero batezbeste 63.599 km egitera behartzen gaitu, urtero 19.653 €-ko batezbesteko gastura. Zigor honek hainbat umeri ere eragiten die, guraso zaharrei ere eragiten die, eta haietako batzuek urteak daramatzate euren seme edota alaba ikusi gabe. Peñetako bazkideok ere, ezin ihes egin diezaiokegun errealitatea da hau.
Dispertsio politika martxan jarri zutenetik, bidaia luzeek 300 istripu baino gehiago, 16 hildako eta hamarnaka zauritu eragin dituzte. Hildako lagun hauen artean, Iruñerriko bi bizilagun daude», salatu dute peñetako kideek.

«Politika penitentziario hau urrun dago legeak jasotzen dituen bermeetatik. Nazioarteko ebazpen eta erreferentzia ugari dago politika honen kontra, haien artean daude Amnesty International, Human Rights Watch eta Nazio Batuen Erakundeko kontalari bereziarena.
Nahiz eta gure jardunaren parterik handiena Sanferminekin lotzen den, Peñok ongi ezagutzen ditugu sufrimendua eta egunerokotasunean bizi beharreko injustizia guztiak. Jendarte zibilaren parte den heinean, orain arte bidegabea den egoera honekiko kritika islatu dugu gure pankartetan (lan gatazkak, ustelkeria, genero indarkeria, murrizketak..), eta, nola ez, euskal presoak euskal herriratzea eskatzen duen mapa eta gezien bidez», gaineratu dute.

«Orain, peñek ere pauso bat eman dugu giza eskubideen errespetuan oinarritutako jendarte baten eraikuntzan. Horrexegatik, uste dugu premiazkoa eta ezinbestekoa dela dispertsioa bukatzea; eta dinamika honekiko gure babesarekin, hori lortzeari begira, peñek jartzen dugun gure hondar alea badela hau. Horregatik, hemen gauden peñek, aurten praktika krudel eta mendekari hau amaitzeko konpromisoa bilatzeko asmoz aurrera eraman dugun prozesuaren berri eman nahi dugu: otsailetik, peñek gure bazkideak informatu ditugu dispertsio politikei buruz eta eta honen dakarrenaren inguruan. Ondoren, bazkideek erabaki dute, nork bere batzarrean, ekimen honekin bat egin edo ez», adierazi dute.

This website is under heavy load (queue full)

We're sorry, too many people are accessing this website at the same time. We're working on this problem. Please try again later.

This website is under heavy load (queue full)

We're sorry, too many people are accessing this website at the same time. We're working on this problem. Please try again later.