NAIZ
IRUÑEA

Iñaki Lerin aske gelditu da

Iñaki Lerin Ocañako espetxetik atera da gaur. Kartzelaren atarian, Berriozartik etorritako lagunak zeuden, berehala Nafarroarako bidea hartzeko prest. Herrian zain zituenek harrera beroa egin diote.

Harrera beroa egin diote Berriozarren Iñaki Lerini. (Patxi PITILLAS)
Harrera beroa egin diote Berriozarren Iñaki Lerini. (Patxi PITILLAS)

2012an atxilotu zuten Iñaki Lerin Ingalaterran, Antton Troitiñorekin batera, eta urtebete beranduago agintari espainiarren eskuetan utzi eta espetxeratu egin zuten.

Gernikako Akordioak Lerinen atxiloketa salatu zuen, beste batzuekin batera.

Ocañako espetxetik atera eta berehala hartu dute etxerako bidera eta, herrira iritsi berritan, harrera beroa egin diote berriozartarrek.