NAIZ
MADRID

Trebiñuri buruz EH Bilduk egindako interpelazioaren erantzuna atzeratu du Madrilek

«Interpelazio baten aurrean, gobernu bat ezkutatu nahian ibiltzea ez da seinale ona», nabarmendu du EH Bildu Jon Iñarritu senatariak PPren Gobernuak erantzuna atzeratu duela jakin eta gero.

Trebiñuko Udalean izandako bozketa bat. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Trebiñuko Udalean izandako bozketa bat. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Trebiñuri buruzko etorkizuneko planak ezkutatu nahi duela EH Bilduk Madrilgo Gobernuari. Izan ere, gaurko aurreikusita zegoen horri buruzko interpelazio bat Soraya Saez de Santamiari presidenteordeari zuzenduta, baina «sine die» atzeratu du erantzuna. Ekainaren 21ean aurkeztu zuen ekimena Iñarrituk bi udalerrin nahi legitimoen aurrean Gobernu espainolak dituen asmoak argitu nahian.

Aurreko astean bi udalerriek adierazpen bana onartu zuten berriz. Mozio horien xedea zen elkarrizketak hastea alderdi politiko zein erakundeekin (EAEn zein Estatuan), beti ere, Araban integrazioari begira herritarren arazoak konpontzeko eskumenak dituzten erakundeekin. Onartutako testuan eskumena duten erakundeei ere egungo sistema juridiko-administratiboa soluzioa emango dion prozedura abian hartzea ere eskatzen zaie.

Hala ere, lehenengo saikeran, PPren Gobernuak bere erantzunkizunari erabateko utzikeria egin dio, eta bere burua ezkutatu nahian, ez du Goiko Ganbaran inolako erantzunik emango EH Bilduk aurkezturiko ekimenari. «Interpelazio baten aurrean, Gobernu bat ezkutatu nahian ibiltzea ez da seinale ona, Trebiñuk herritarren borondatean oinarritutako eskubide legitimoa aldarrikatzan baitu», nabrmandu du Jon Iñarrituk.