NAIZ
ORIO

Hondarribiak denboraldiko lehen bandera irabazi du Orion

Hondarribiak eskuratu du Eusko Label ligako Orioko Bandera, Urdaibairi lau segunduko aldea aterata. Etxean jokatzen zuen Oriok bosgarren egin du eta ligaren sailkapen buruan bizkaitarrek jarraitzen dute.

Hondarribiko trainerua, ziaboga batean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Hondarribiko trainerua, ziaboga batean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

XXVII. Orioko Estropada - V. Orio Kanpina Bandera zuten jokoan gaur traineruek eta erlojuaren aurka jardun behar izan dute, azken urteotan bezala. Garaipena azkenean Hondarribiarentzat izan da, 19 minutu, 31 segundu eta 76 hamarreneko denborarekin.

Bigarren Urdaibai izan da, lau segundu gehiagorekin (19:35:10), eta hirugarren postuan Zierbena sailkatu da, 19:39,04. 

Laugarren postua Kaikurentzat izan da; 19:44:12ko denbora egin dute. Ondoren sartu dira etxekoak, oriotarrak, 19:49:56ko denborarekin.

San Pedrok seigarren sailkatu da, eta haren atzetik Cabo, Ares, Tiran, San Juan eta Astillero sartu dira.

Eusko Label ligako sailkapen nagusiari dagokionez, Urdaibaik jarraitzen du buruan, 33 punturekin. Bigarren Hondarribia dago, 32 punturekin, eta hirugarren Orio, 29 punturekin.

Kaikuk 27 puntu ditu; Zierbenak, 20; Tiranek 18; San Pedrok, 16; Ondarroak, 15, Cabok eta San Juanek, 14na, Aresek 13 eta azken postuan Astillero, 3 punturekin.

Bihar, Donostian, Giroa Veolia Bandera

Ligako laugarren estropada Donostian jokatuko da bihar, Giroa Veolia Bandera. Ohorezko txandan ariko dira Hondarribia, Urdaibai, Zierbena eta Kaiku.