Haritz Larrañaga
BAIONA

Elkarte anitzek eraso sexisten kontrako protokoloa egin dute Baionako festetarako

Prebentzio kanpainak «ongi daudela, baina aski ez» direla iritzita, Baionako hainbat elkartek bat egin dute festetan izan daitezkeen eraso sexistei ahalik eta modu eraginkorrenean erantzuteko.

Eraso sexisten kontrako protokoloa aurkeztu dute gaur Baionan bestei begira. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Eraso sexisten kontrako protokoloa aurkeztu dute gaur Baionan bestei begira. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Zizpa gaztetxearen aitzinean egin duten prentsaurrekoan «Iruñeko kasuan bezala, instituzioek eta jendarteak erantzun bateratu bat eman behar» dutela adierazi dute, eta horretarako, protokolo bat proposatzen dute.

Protokolo horrek, eraso bat ematen den momentutik, herriko etxe eta elkarteen arteko koordinazioa ahalbideratuko luke. Modu horretan, erantzun eraginkorrago bat emateko urratsak zehazten dira. Aitzitik, elkarretaratze masibo eta bateratu posible bat, non, noiz eta nola gauzatuko litzatekeen esplikatzen dute.

Alde batetik, Udalak, zein prentsak elkarteen ordezkarietako baten telefono zenbaki izango du edozein gertaeraren berri emateko.

Honez gain, eraso bat izan dela egiaztatzen bada elkarretaratze masibo bat deitzeko bitartekoak ezarriko dira.

Gauzak horrela, elkarretaratzea egunean bertan edo biharamunean izango litzateke arratsaldeko 18:00etan Roland Barthes zelaigunean.

Segurtasuna mantendu

2016an segurtasuna dela eta ezarri ziren neurriak gainditu nahi dituzteko Baionako agintariek, normaltsasunera itzultzeko helburuarekin. Halere, joan den astean jakitera eman zutenez, segurtasun alorreko aurrekontuak mantendu egingo dira. Gauzak horrela, 300.00 euro inbertituko dira Baionako bestak antolatzeko. Orotara, 1.200 uniformedun izanen da Baionako karriketan.