NAIZ

Genero indarkeria egotzita, bi gizon atxilotu dituzte Altsasu eta Burlatan

Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu, bata Altsasun eta bestea Burlatan, genero indarkeria kasuekin zerikusia dutelakoan. Mota ezberdinetako aurrekariak ditu Altsasun atxilotuak, eta 57 urteko burlatarra da bigarrena.

Bi gizonezko atxilotu ditu Foruzaingoak azken orduetan indarkeria sexista kasuekin zerikusia dutelakoan. Lehenengo atxiloketa Altsasun eman zen, iragan ostiralean, gizonezko bat bere bikotekide ohiaren etxera sartu zenean.

Biktiman azaldu zuenaren arabera, bere baimenik gabe sartu zen gizonezkoa etxean, eta hara bertaratu zen Foruzaingoak. Iturri polizialek azaldu dutenez, mota ezberdinetako aurrekariak ditu atxilotuak.

Nonbait, eta gizonezkoa etxean sartzearekin batera, borroka izan zuten, eta ustezko erasotzaileak etxebizitza utzi zuen. Hala, Altsasuko kaleetan aurkitu zuen Foruzaingoak, atxiloketa egiteko.

Bestalde, Burlatako Udaltzangoak Foruzaingoaren esku utzi du 57 urteko pertsona bat, Burlatako bizilaguna bera, bere bikotekidearen aurkako genero biolentzia delitu baten ustezko egilea dela eta.

Udaltzaingoaren esanetan, biktimak golpeak pairatu zituen bular aldean eta aurpegian. Ondorioz, ustezko erasotzailea bilatzeari ekin eta atxilotu egin zuten, ondoren Foruzaingoaren dependentziatara eramateko.