NAIZ
IRUÑEA

Sei pertsona zauritu dira Tebasen izan den trafiko istripu batean, haietako bat larri

Bi autok aurrez aurre talka egin dute N-121 errepidean, Tebasen (Nafarroa), eta sei pertsona zaritu dira, haietako bat larri. Zaurituen artean hiru haur daude. Gidarietako batek positibo eman du alkohol maila neurtzeko egin dioten frogan.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, istripua goizeko 9.12an gertatu da, N-121 errepidearen 18. kilometroan, Tebasen (Nafarroa).

Autoetako bat Iruñerako norabidean zihoan. Gidaria, I.G.A., 23 urteko gazte bat, larri zaurtitua eraman dute Nafarroako hiriburuko ospitalera eta, aipatu iturraren arabera, positibo eman du alkohol maila neurtzeko egin dioten frogan. Hala ere, argitu dute odol analisiek argituko dutela delitua egotzi dakiokeen edo ez.

Harekin batera 25 urteko beste bertsona bat zihoan, A.G.P., eta bera ere Iruñean ospitaleratu dute, pronostiko erreserbatuarekin.

Hiru haur zauritutakoen artean

Beste autoan Tuterako noranzkoan zihoazen emakumea eta hiru haurrak ere pronostiko erreserbatuarekin zauritu dira. Emakumeak, M.U.J., 37 ditu. Neskatoetako bik 8 urte dituzte eta besteak 7.

Suhiltzaile eta anbulantziez gain, Foruzaingoa ere bertaratu da eta gertatutakoa argitzeko helburuarekin ikerketa abiatu du.

Errepidea garbitu eta autoak erretiratu dituzten bitartean errepidea moztu egin dute.