NAIZ
GASTEIZ

24 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikote ohia jotzeagatik

24 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, bikote ohia eta honen egungo bikotea jotzea leporatuta.

Gasteizko udaltzainek 24 urteko gazte bat atxilotu dute bere bikote ohia eta azken honen gaur egungo bikotea jotzea leporatuta. Arabar hiriburuko Udalak jakinarazi duenez, erasoa ostiralean gertatu zen, Abetxuko auzoko etxe batean.

Bizilagun batek deitu zuen Udaltzaingoa, gizon bat bere bikote ohia jotzen ari zela salatzeko. Atxilotua bikote ohiaren etxean sartu zen, gordeta zituen giltza batzuei esker eta bertan egin zion eraso.