NAIZ
ZIBURU

Ireki dituzte Zokoako gotorlekurako bidea eta hondartza

Sei ez, azkenean hamaika izan dira poliziaren talde bereziek Zokoan indargabetu dituzten obusak. Horiek eginda berriz ireki dituzte Zokoako gotorlekurako bidea eta bertako hondartza. 

Zokoako gotorlekuko hondartzan topatu dituzte obusak. (ciboure-paysbasque.com)
Zokoako gotorlekuko hondartzan topatu dituzte obusak. (ciboure-paysbasque.com)

Hamaika obus ziren, azkenean, Zokoako gotorleku azpiko hondartzan topatutako obusak, horiek erretiratu ditu Poliziaren talde bereziak eta berriz ere irekita da gotorlekurako bidea eta azpiko hondartzarako sarbidea. 

Naziek Lapurditik erretiratu zirenean milaka jaurtigai utzi zituzten kosta osoan eta tarteak mareak horietako batzuk eraman ohi ditu itsasertzera. Kasu honetan, kopuruak sortu du arreta, ez baita ohikoa hainbeste obus agertzea.

II. Mundu Gerra garaikoak izan arren, arriskutsuak dira eta horregatik talde bereziek itsaso zabalera eraman ohi dituzte horiek kontrolpean leherrarazteko. Indargabetzeko lanak amaituta Ziburuko herriko Etxeak agindua eman du astelehen arratsaldetik ezarria zuen segurtasun hesia kentzeko. Hartara, berriz ere ireki dituzte portutik gotorlekura doan bidea eta honen amaieran den hondartza txikirako sarbidea, obusak agertu zireneko hondartzarako bidea.