NAIZ

Udazkenarekin bat datoz #AskatasunaFree lehiaketako sariak

Udan zehar NAIZen eta 7k-n aurrera eraman dugun #AskatasunaFree lehiaketari agur esan eta sariak banatzeko ordua heldu da. 492 argazki eta bideoekin irudikatu dugu askatasunaren esanahi eder eta zabala. Zorionak parte hartzaile guztiei eta zorte on!

Tamara Gorrizek Chiosen ateratako irudia.
Tamara Gorrizek Chiosen ateratako irudia.

Udararekin batera, leiho bat ireki genion askatasunari. Zuek igorritako argazki, irudi eta bideoen bidez askatasunaren iruditegi kolektiboa osatu dugu. Askatasuna hitz eder bezain zabala dela frogatu dugu elkarrekin. Ekainaren hasieran abiatu genuen NAIZ zein 7k-an zuekin batera ibiliko genuen abentura, eta orain, hostoak erortzear diren honetan, gure hitza bete eta parte hartzaileen artean sariak banatzeko ordua iritsi da.

Hiru sari dira parte hartzaileen artean banatzeko ditugunak. Goazen!

Lehenik jasotako bideoen artean zozketa bat egin eta irabazlea Etxebarriako (Bizkaia) Antsotegi hotelera eraman nahi dugu, bi eguneko eta bi pertsonako egonaldiarekin bidali gainera.

Sei parte hartzaile animatu dira bideo formatua erabiltzen eta horien artean egin dugu lehen zozketa. Bideo honetan zozketaren unea jasotzen da.

Loading player...

 

Lekeitioko Unai Solozabalek irabazi du zozketa eta hauxe berak igorritako lana: Furgoporrak 2017ko udaberria.

Loading player...

 

Ondoren, Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako lehen bidaiaren zozketa egingo dugu.

Orotara 492 lan jaso ditugu eta beraz, zenbaki horiek guztiak sartu ditugu gure bonbo berezian. Bideo honetan zozketaren unea jasotzen da.

Loading player...

 

69 zenbakiak irabazi du eta zenbaki horren jabea Ugaitz Iturbe da. ‘Uzbekistango desertua’ izena ipini zion garailea atera den argazkiari:

Iturbek beraz, Munich, Lisboa, Istanbul, Berlin edota Bruselara joanen da #AskatasunaFree lehiaketari esker. Bidaia on!

Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bigarren bidaiaren irabazlea, aldiz, Tamara Gorriz da hala erabaki du eta 7k-ko editore grafiko den Conny Beyreutherrek. Argazkia ikusgai da eta honakoa Gorrizek berak bidali zigun azalpena: «Honako hau Chios irlan dagoen errefuxiatuen kanpamentuan (Souda izenekoan) hartutako argazkia da. Irudian, askatasuna aldarrikatzen duen haur txikia ikus dezakegu».

Iritsitako ehunka argazkietatik bakarra hautatzea kosta egin zaio Conny Beyreutherri, «bakoitzak istorio bat duelako atzean», aitortu digunez. 7k-ko editore grafikoa, azkenean, Tamara Gorrizek Kios uhartean askatasunari so dirudien haur errefuxiatu bati ateratako irudiarekin gelditu da, eta aukeraketaren arrazoiak eskatu dizkiogunean zera esan digu: «Ez da iritsi zaizkigunen artean kalitate handiena duena, baina gaiak (Kios uharteko Souda izeneko errefuxiatuen kanpamentuan dago aterata) interes berezia du: gaurkotasuna du, hunkigarria da eta, batez ere, oso erakargarria egin zait argazkiaren protagonistekiko erakusten duen errespetua».

Ederra izan da udako aste hauetan zuen argazki, irudi eta bideoak emailez ala sare sozialen bidez jasotzea. Haietako gehienak NAIZek Facebooken duen orrian zabaltzen joan gara egunez egun. Bildutako guztiak ikusi nahi badituze, HEMEN aukera.