NAIZ

Agortu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak

Abenduaren 17an jokatuko da BECen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala eta saldu dira jada lehia ikusteko sarrera guztiak. BECera gerturatzeko autobus zerbitzu zein bazkarirako txartelak erosteko aukera dago oraindik.

Leporaino beteko da BEC Txapelketa Nagusiko finala jarraitzeko. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Leporaino beteko da BEC Txapelketa Nagusiko finala jarraitzeko. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Irailaren 12an, Txapelketa Nagusia hastearekin batera, jarri ziren salgai finalerako sarrerak Bertsozale Elkarteko kideentzat; urriaren 2tik aurrera izan dute aukera gainerakoek. Hala, guztiak saldu dituztela iragarri dute.

Abenduaren 17an jokatuko da finala BECen, eta aretoaren edukiera medio ez da sarrera gehiago salduko. Alta, finalerako autobus zerbitzu eta bazkarirako txartelak erosteko epeak irekita jarraitzen du bertsosarrerak.eus webgunean.

Jazotakoaren harira, Bersozale Elkarteak gogoratu du saio guztiek edukiera mugatua daukatela eta bertsozaleek saio guztietarako sarrerak aurrez erosteko aukera daukatela.

Finalerdiak, osatuta

Behin final laurdenak amaituta, finalerdietako lehiak hasiko dira aurki. Urriaren 28an izango da lehenengo saioa Bastidan, eta azaroaren 19an azkena Amurrion. Iragan igandean Tolosako Beotibarren jokatutako saioan erabaki hurrengo fasea lehiatuko duen bertsolarien zerrenda:

Oihana Iguaran (714), Alaia Martin (712), Miren Amuriza (700,5), Nerea Ibarzabal (698,5), Agin Laburu (686), Iñaki Apalategi (685), Julio Soto (678,5), Unai Agirre (674,5), Jon Martin (673,5), Etxahun Lekue (673), Maddalen Arzallus (670), Nerea Elustondo (665,5), Jon Maia (662,5), Jone Uria (662), Nahikari Gabilondo (661,5), Miren Artetxe (661,5), Beñat Iguaran (655,5) eta Aimar Karrika (651,5).