NAIZ

Hiru puntuekin itzuli da Athletic Espanyolen aurkako partidatik (0-2)

Garaipen argia lortu du Athleticek etxetik kanpo Espanyolen aurka jokatu duen partidan. 2-0 irabazi dute lehoiek, eta Erica Vazquez eta Eunate izan dira golegileak.

Hainbat zaletu ere gerturatu dira partida ikustera. (@AthleticClub)
Hainbat zaletu ere gerturatu dira partida ikustera. (@AthleticClub)

Sendo jarraitzen du Athleticek Ligan. Hirugarren postuan egun, Bartzelona eta Madrilgo Atletico gisako taldeekin ari da lehiatzen goiko postuak. Borroka horretan, beste urrats bat eman dute lehoiek igande eguerdi honetan Espanyolen aurka irabazita.

Garaipen argia izan da, gehiegi sufritu gabekoa. 7. minuturako aurreratu dira markagailuan, Erica Vazquezen gol batekin. Hortik atsedenera arteko denbora misterio gutxikoa izan da, kontrolpean izan baitu neurketa Athleticek.

Bigarren zatia hasi eta 57. minutuan bigarrena sartzeko abagunea izan du Nekanek, baina gora joan da bere jaurtiketa. Yulema Corres eta Eunatek 73 eta 77. minutuetan izan dute, hurrenez-hurren, beren abagunea, harik eta 82.ean, areaz kanpoko jaurtiketa batean, Eunatek egin duen gola.

Neurketa lasaia eta hiru puntuak etxera, goiko postuen lehian jarraitzeko.