NAIZ
DONOSTIA

Adostasunak LAB eta Elkarrekin Podemosen artean inboluzio sozial eta politikoaz hitz egitean

LAB sindikatua lantzen ari den interlokuzioen baitan, Elkarrekin Podemos alderdiarekin bildu da astearte honetan sindikatuaren Donostiako egoitzan. Besteak beste, egoera sozioekonomikoaren eta testuinguru politikoaren azterketa partekatua egin dute.

Sindikatuaren Donostiako egoitzan bildu dira LAB eta Elkarrekin Podemos. (NAIZ.EUS)
Sindikatuaren Donostiako egoitzan bildu dira LAB eta Elkarrekin Podemos. (NAIZ.EUS)

LAB sindikatuak eta Elkarrekin Podemosek bilkura egin dute astearte honetan sindikatuaren Donostiako egoitzan, hau lantzen ari den interlokuzio errondaren baitan. Besteak beste, egoera sozioekonomikoaz eta testuinguru politikoaz aritu dira.

Sindikatuaren idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk adierazi du izan dela adostasunik partekatu duten diagnosian: «Inboluzio bikoitzaz hitz egin dugu, sozialaz eta politikoaz, eta azterketa horretan konzidentzia batzuk izan ditugu».

Izan dute, baina, desadostasunik ere. Erabakitzeko eskubideari dagokionez, esaterako, ez du LABek momentu hauetan Estatu espainiarrarekin akordio batetara iristeko aukerarik. Hortik iritsi dira desadostasunak, sindikatuak defendatu baitu burujabetza prozesu bat jarri behar dela martxan.

Bileraren osteko prentsa agirian, berretsi ditu Aranburuk sindikatuaren erronka nagusiak: «Bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko, estatus politiko berriari eskatzen dioguna da eskuduntza osoa edukitzea enplegu eta babes sozialerako gaietan, esparru sozioekonomiko propio bat egituratzeko aukera izateko».

Bestalde, estatus politiko berri baten aldarrikapena egin du, gaineratuz eurek «beti» kritikatu izan dutela indarrean dagoen Autonomia Estatutuak «hasieratik izan duela defizit estruktural bat». «Guretzat ezinbestekoa da defizit estruktural hori gainditzea; bestela, berriro ere langileei iruzurra egiten ariko ginelako», azpimarratu du.