NAIZ
ONDARROA

«Animatzen zaz aringeingan etxea?», Ondarroan izango da 2018ko Lasterbidean

Parte hartze erronka handia jarrita, 1.500 parte hartzaile nahi dituzte, gaur aurkeztu dute 2018ko Lasterbidean. Ekainaren 10ean izango da aurten Ondarroan «Animatzen zaz aringeinan etxea?» leloari helduta. 

2018ko Lasterbidearen aurkezpena gaur Ondarroan.
2018ko Lasterbidearen aurkezpena gaur Ondarroan.

Ondarroan aurkeztu dute gaur 2018ko Lasterbidean ekimena, bertan izango baita ekainaren 10ean eta leloa bertango hizkeran emanda, gainera, «Animatzen zaz aringeingan etxea?». Parte hartzeari dagokionez ere erronka plazaratu dute gaur, 1.500 korrikalarik parte hartzea espero dute. 

Ondarroan izanik oroitzapen berezia izan dute larriki gaixo den Ibon Iparragirre presoarentzat. Ekimena kirolaren eremutik egindako «elkartasun herri ekimena» dela gogoratu dute, «euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatzeko ekimena». Antolatzaileen esanetan «herritar guztien bultzada bilatu behar dugu euskal herritarren oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen» eta ekimen honekin «egoera hau gainditzen lagundu» nahi dutela azpimarratu dute. 

Aurrez Oiartzun, Larrabetzu, Berriozar, Araia eta Oñati izan dira Lasterbidean ekimenaren kokalekuak eta lekukoa Ondarroara iritsi da orain. Aurreko edizioetan egindako moduan, aurtengorako ere egun osoko egitaraua antolatu dute. Lasterketa laburra eta luzea izango dira, zozketak, kale animazioa, herri bazkaria... Gainera, errepresaliatuek ere parte hartuko dutela adierazi dute, senideei bertaratzeko deia egiteaz gain euren eskulanak sari gisa eskainiz.