\r\n

#30egun30film ekimenaren egitura errespetatuz, egunero egun horretako galderari erantzun behar diote parte hartzaileek. Zinemaren galdetegia musika mundura eramatean baina, elementu berriak gehitu dituzte, musika eta ikus-entzunezkoak oso ezberdinak direlako.

\r\n

Irailaren 4ean abiatu zuten abentura eta ordutik, disko gogokoena zein den, erositako azken diskoa, disko azal gustukoena, gogoan duzun lehen kantua edota kanturik gogokoena zein den erantzun behar izan dute erronkaren jarraitzaileek.

\r\n

Erantzun guztiak ezagutzeko #30egun30doinu traola jarraitzea besterik ez dago. Hala ere, hemen dituzue erantzun horietako batzuk:

\r\n
\r\n

#30egun30doinu Ba begira, gaur goiza behintzat apur bat alaitu didan diska hauxe da... https://t.co/5n46z4HXUt

\r\n\u2014 Asier K (@asier_k) 2017(e)ko irailak 8\n
\r\n\r\n
\r\n

[#30egun30doinu] Erronkarekin jarraituz, #euskaldiskorikgustokoena klasiko bat: @berritxarrak Jaio.Musika.Hil pic.twitter.com/OVo8qzb69N

\r\n\u2014 Ane Urrutikoetxea (@aneurruti) 2017(e)ko irailak 6\n
\r\n\r\n
\r\n

#30egun30doinu
3. eguna #EuskalDiskorikGustokoena --> Dut - At pic.twitter.com/2WTUWgzjox

\r\n\u2014 ezekiel (@YoLaTengo13) 2017(e)ko irailak 6\n
\r\n\r\n
\r\n

#30egun30doinu 9. eguna: auskalo lehenbizikoa zein izan zen, ziuraski hauxe bera. pic.twitter.com/KZ6GgvnIMO

\r\n\u2014 \u21dcPeru\u0287zio\u21dd (@Perutzio) 2017(e)ko irailak 12\n
\r\n\r\n
\r\n

#30egun30doinu 6. eguna #TristeNagoeneanEntzutenDudanDiskoa El Patio #Triana Diskotzarra!https://t.co/KG6llpc24x pic.twitter.com/tT6I3gQy6I

\r\n\u2014 erreka (@rekubrik) 2017(e)ko irailak 9\n
\r\n\r\n

\u00abHarrituta\u00bb dago Alvarez jendearen parte hartzearekin; egunak aurrera joan ahala, parte hartzeak behera egingo zuela uste arren, kontrakoa gertatzen ari dela dio, eta hasierako parte hartzaileek erronkari eutsi eta berriak gehitzen ari dira.

\r\n

Egitasmo honen atzean ez daude helburu handiak, \u00abdenbora-pasa bat besterik ez da, eta ez aspertzea du xede\u00bb, aitortu digu barre artean. \u00abEuskaldunen gustuak ezagutzeko edota ikerketa soziologiko bat egin nahi genuela esan genezake, baina gezurra litzateke. 30 egunetan zehar musikarekin harremanetan dagoen zerbait egin eta besteekin partekatzeko aitzakia besterik ez da\u00bb, gehitu du.

\r\n

Bildutako informazioarekin baina zer edo zer egiteko aukera behintzat zabalik uzten dute. \u00abGaizkak emaitza guztiak bildu eta txosten moduko bat argitaratu zuen blogean. Guk ere ideia hori badugu baina egia esan. ez dakigu denboraz edo gogoz nola ibiliko garen... Ez dugu hitzik emango, nork daki\u00bb, dio Alvarezek.

\r\n

Ariketa denbora-pasa bat izateko bokazioz jaio arren, sare sozialetan euskararen presentzia indartzeko balio duela uste du Alvarezek. \u00abHalako denpora-pasak beste hizkuntzetan izan ohi dira, eta hauek behintzat euskaraz aurki daitezke\u00bb.

\r\n

Irailaren 4ean hasi eta urriak 4 bitarte bizi bizi izanen da #30egun30doinu traola sarean. Hura itzaltzean beste erronka bat izatea ederra litzatekeelakoan amua bota du Alvarezek: \u00abea beste norbaitek lekukoa hartu eta liburuen inguruan egiten duen halako erronka bat!\u00bb.

\n"}
Naiz+ Naiz+

#30egun30doinu traolaren musika ozen entzuten da sarean

Thinkstockphotos-86517071
musika

#30egun30film erronkatik tiraka #30egun30doinu traola dabil egunotan euskal txiolarien pantailetan. Traola honen magalean, hilabete batez 30 doinu, abesti, talde ala bakarlari proposatzea da erronka. Egunero, baina, irizpide zehatz bati erantzunez.

Gaizak Izagirrek ekainean martxan jarritako #30egun30film ekimena dago erronka honen atzean. Bertan jo eta su aritu ziren @musikatzen (Angel), @hellehellei (Jaione), @ninaizane (Ane) eta Mikel Alvarez @theindezents eta lauak bat etorri ziren musikarekin halako zerbait egiteko ideiarekin. Alvarezek NAIZi aitortu bezala, lau lagunek ez zuten elkar ezagutzen eta oraindik ere ez dute elkar ikusi; sare sozialen magiari esker, baina, irailean zerrenda osatzeko hitzordu birtuala ipini eta erronka aurrera eramatea lortu dute.

#30egun30film ekimenaren egitura errespetatuz, egunero egun horretako galderari erantzun behar diote parte hartzaileek. Zinemaren galdetegia musika mundura eramatean baina, elementu berriak gehitu dituzte, musika eta ikus-entzunezkoak oso ezberdinak direlako.

Irailaren 4ean abiatu zuten abentura eta ordutik, disko gogokoena zein den, erositako azken diskoa, disko azal gustukoena, gogoan duzun lehen kantua edota kanturik gogokoena zein den erantzun behar izan dute erronkaren jarraitzaileek.

Erantzun guztiak ezagutzeko #30egun30doinu traola jarraitzea besterik ez dago. Hala ere, hemen dituzue erantzun horietako batzuk:

«Harrituta» dago Alvarez jendearen parte hartzearekin; egunak aurrera joan ahala, parte hartzeak behera egingo zuela uste arren, kontrakoa gertatzen ari dela dio, eta hasierako parte hartzaileek erronkari eutsi eta berriak gehitzen ari dira.

Egitasmo honen atzean ez daude helburu handiak, «denbora-pasa bat besterik ez da, eta ez aspertzea du xede», aitortu digu barre artean. «Euskaldunen gustuak ezagutzeko edota ikerketa soziologiko bat egin nahi genuela esan genezake, baina gezurra litzateke. 30 egunetan zehar musikarekin harremanetan dagoen zerbait egin eta besteekin partekatzeko aitzakia besterik ez da», gehitu du.

Bildutako informazioarekin baina zer edo zer egiteko aukera behintzat zabalik uzten dute. «Gaizkak emaitza guztiak bildu eta txosten moduko bat argitaratu zuen blogean. Guk ere ideia hori badugu baina egia esan. ez dakigu denboraz edo gogoz nola ibiliko garen... Ez dugu hitzik emango, nork daki», dio Alvarezek.

Ariketa denbora-pasa bat izateko bokazioz jaio arren, sare sozialetan euskararen presentzia indartzeko balio duela uste du Alvarezek. «Halako denpora-pasak beste hizkuntzetan izan ohi dira, eta hauek behintzat euskaraz aurki daitezke».

Irailaren 4ean hasi eta urriak 4 bitarte bizi bizi izanen da #30egun30doinu traola sarean. Hura itzaltzean beste erronka bat izatea ederra litzatekeelakoan amua bota du Alvarezek: «ea beste norbaitek lekukoa hartu eta liburuen inguruan egiten duen halako erronka bat!».