Naiz+ Naiz+

778ko Orreagako gudua alemaniar ‘best seller’ baten abiapuntuan

Garaiko baskoiek Karlomagnoren soldaduen aurka 778an Orreagan, Ibañetako lepoan izan zuten gudua du oinarri Richard Dubell idazle alemaniar famatuaren azken lanak. ‘Der letzte Paladin’ (Azken paladina) izenburua dararama jatorrizkoak eta ‘El héroe de Roncesvalles’ (Orreagako heroia) gaztelerazko itzulpenak.

Gazteleraz hedatu den liburuaren aurkezpen testuan ez da garaiko euskaldunen erreferentziarik. Errolanen kantua duela oinarri, eta Errolan bera dela jatorrizko hizkuntzan izenburuan ageri den paladin pertsonaia nagusia diote. Hala ere, liburuak, jatorrizko hizkuntzan, behintzat, azalpen orri bat dakar. Bertan, garaiko hirien izenak eta egungoak alderatzen ditu eta Iruña ageri da euskarazko izena dela azalduz eta termino historiko gisa... modu «modernoan» Pamplona dela esanda. Baskoien inguruko azalpen gutxi, itxuraz, abiapuntua hori izanda... (Alemanieraz lehen 30 orrialdeak sarean)