0 comentarios

Agur 78 ekimena martxan, «erregimena hausteko» bokazioz

Ekimen berri bat jaio da Gasteizen: “Agur 78”. Sare sozialetan sortutako kontu batek iragarri du ekimena eta oraindik pista asko eman ez baditu ere  «78ko erregimena hausteko» helburuz jaio dela dirudi.

«Abiatutako autodeterminazio prozesuak Espainiar Estatua bera kolokan jarri du», dio sare sozialetan zabaldutako mezuan. Planteatzen duten erregimenaren haustura, «ez da inoiz bide legaletatik emango» defendatu eta horregatik, «herritarren antolakuntzan eta desobedientzian» oinarritu nahi duten bidea ibiltzera animatu nahi ditu herritarrak.

Lo zakuak prestatzeko eta datozen orduetan sare sozialei adi egoteko deia egin dute. Egunik, lekurik eta ordurik zehaztu gabe.

Informaziorako twitter kontua jarri dute martxan: @agur78

/
últimos comentarios
últimos posts