Naiz+ Naiz+

Altsasuko gazte auzipetuen gurasoak, babes eske

Altsasu-concentracion
La concentración se ha desarrollado ante el Palacio de Justicia de Nafarroa. (@altsasugurasoak)

Altsasuko gazte auzipetuen gurasoek elkartasuna biltzeko web orria zabaldu dute: www.altsasugurasoak.com. Atari honen bidez auziaren inguruan gurasoek duten ikuspuntua zabaldu, eta, elkartasun manifesturako sinadurak bildu nahi dituzte.

Gurasoen manifestua sinatzen dutenek «proportzionaltasunaren, justiziaren eta ekitatearen printzipioak» gailen daitezen eskatzen dute. Era berean, «terrorismo-delituaren» kalifikazioa ezabatu eta eskumena Iruñeko 3. Instrukzio-epaitegiari bueltatzeko galdegiten dute eta, ondorioz, preso dauden gazteak aske uztea.

Gainera, auzian ardura duten agintari eskudunei (Fiskaltza Nagusia, Auzitegi Nazionala espainola eta Nafarroako Probintzia-Auzitegia) beren jarduna norabide berean birplanteatu dezatela eskatu, eta herri-administrazio, hedabide, gizarte edo politika-eragile eta jendarteari ere eskakizun horiek bete ditzatela eskatzen dute sinatzaileek.

Altsasuko auziak babes zabala jaso du azken hilabeteetan. Tartean, auzia bera «zentzugabekeria» dela salatu zuten 214 abokatuak, edo, aste honetan bertan gertaerak «terrorismo delitu» gisa ez hartzeko eskatu duten Estatu espainoleko 88 diputatu eta senatariena.