Naiz+ Naiz+

Altzairuzko emakumeak

Altzairuzko emakumeak | Mujeres de acero from Kalaka komunikazio parekidea on Vimeo.

Zumarragako Arcelor Mittal lantegia ixtera zihoala jakin zutenean, bertako langileen emazte, ama eta ahizpek Altzairuzko emakumeak taldea osatu zuten. Kalakak egindako dokumental honek emakume hauen borroka azaltzen du, lantegia ez ixtea helburutzat izanik, emakumeen arteko elkartasun eta elkarlana ere sustatu duena.

Altzairuzko emakumeak: «Altzairuzko emakumeak gara, ez altzairuarenak, gure senarrek eta seme-alabek hori behar dutelako; indarrak edozein tokitik atera borroka egiteko eta gure familiei adorea emateko. Lantegia bizitza da, guretzako eta gure herriarentzako etorkizuna».