Naiz+ Naiz+

Amodioa eta amorrua, gelakide

Nerabeen arteko maitasun istoriotxo polit bat dirudi. Amaierak, baina, ikara eragiten du. Izan ere, gure begiek protagonista den Evani begiratzen dioten bitartean, gure begien aurrean, baina aldi berean, ezkutuan beste istorio bat marrazten da. Harridura eta beldurra eragiten duen istorioa.

Gobernuzko kanpoko Sandy Hook Promise erakundearen spota da. Ostiralean zabaldu zuen Youtuben eta asteburuan bi milioitik gora bisitaldi izan ditu.

Armek eragindako bortizkeria saihestu daitekeela ohartarazi nahi du iragarkiak, horretarako, baina, haren zantzuak ezagutu behar direla nabarmendu nahi du Sandy Hook Promise-k.

2012. urtean osatu zen elkartea, urte horretan Sandy Hook eskolan gertatuko sarraskia gogoan eta halakorik ez gertatzeko lan egiteko bokazioz.

BBDO publizitate agentziak egin du spota.