Naiz+ Naiz+

«Aterabidetik», dispertsioari begira izkin ezberdinetatik

Dispertsioaren erradiografia egin dute 25 gernikar baino gehiagok eta irudi eta soinuetan islatu dute. ‘Aterabidetik’ dokumentala da lan horren emaitza.

Euskal preso politikoen sakabanaketak Gernikan eragin duen egoeraren berri eman nahi du ikus-entzunezko proiektu koral honek eta horretarako ertz ezberdinetik begiratu diote dispertsioari. Bisitara bidean diren senideak ageri dira, bai eta Gernikan lanean den pediatra ere, dispertsioak umeengan duen eragina azaltzen ahalegintzen da medikua.

Ostiralean egin zuen Sarek filmaren estreinaldia.