Naiz+ Naiz+

Azkunum eta munilegionarioen erasoari aurre egiteko edabe magikoa dakar Kaskagorrik inauterietarako

Karabellak eta Obelixek bideo bat utzi diete Kaskagorriko kideei:

Kaskagorriren oharra parrandera guztiei:
Ihauterietako desfilea Bilboko kale nagusitik egitea eragotzi digute beste behin ere. Azkunum eta munilegionarioen azken erasoaren aurrean, kaskalagunok argi daukagu zein den edabe magikoaren formula sekretua:
150 gr EKIN. Munduko alkate fanfarroi, tripontzi, diruzale eta kazikistena daukagun arren, guk gure alternatiba eraikitzen jarraituko dugu. Ezina ekinez egingo dugu! 5 kg GAZTE. Gazteriarik gabeko herria tristea balitz, zer liratezke gazteriarik gabeko jai herrikoiak? Ilusio eta alaitasunez margoztuko ditugu Bilboko ihauteri herrikoiak!
BIDEAN bildutako nahi beste senda belar. Bidea zein den argi daukagu. Beraz bildu gaitezen bestelako Bilbo baten sinisten dugun gazteok. Denok elkarrekin ez da beldurrik!

EKIN GAZTE BIDEARI! - Kaskagorrirekin ez da beldurrik