Naiz+ Naiz+

Baigorriko Etxauzia denon artean erosiko al dugu?

Baigorriko Etxauzia euskaldunon etxea izan dadin dirua biltzen hasiak dira, «Euskaldun bat euro bat, konda gaitezen» kanpainaren baitan.

Euskal historian leku esanguratsua duen gaztelua herri proiektua izatea nahi dute eta horretarako euro bat eskatzen dioten euskaldun bakoitzari. Zehazki, Diasporarentzat harrera etxea, interpretazio-gunea eta tokiko ekoizpenen erakusleihoa bihurtu nahi dute Baigorriko gaztelu zaharra. Horretarako, baina, hiru bat milioi euro beharko direla zenbatetsi dute.

Erramun Martikorena, Aire Ahizpak, Baigorriko ikastolako haurrak edota errugbilariak gure ekarpentxoa egitera animatzen gaituzte bideoan.