Xabi Pico

Berri Txarrak-en letrak ekintza poetiko bihurtuta, zoriontasuna alokatuz

«Erokeriaren bat, inozokeriaren bat egin beharko zenuke: zoriontsu izan edo halako zeozer». Hala zioen Berri Txarrak taldearen ‘Ez naiz aldatuko esan zuen kameleoiak’ abestiak. Esaldi bera alokatzen dute orain Ondarroako paretek, etxebizitzak salgai edo alokairuan jartzen dituzten kartelen formatu berdinean.

Berri Txarrak-en letrak ekintza poetiko bihurtuta, paretak mihise hartu dituzte Ondarroako kaleetan zoriontasuna saltzeko. Berri Txarrak taldeak berak bere Facebookean eman du ekimen honen berri. Jarraitzaileek gustuko izan dute  eta behin baino gehiagotan partekatu dute.

Eta zuk, hartuko al zenukete paper zatitxoa?

‘Bakarrik egoteko modu berri bat’ izeneko binilozko single berria kaleratu berri du  Berri Txarrak taldeak. Pasa den apirilaren 22an ikusi zuen argia,  «Record Store Day» egunerako propio. 10 hazbeteko biniloak bi abesti jasotzen zituen : 'Belaunaldi bat' The Wipers taldearen bertsio berria eta 'Bakarrik egoteko'  Berri Txarrak taldearen kanta berria. Azken honek, taldearen YouTube kanalean, 10.000 ikustaldi izan zituen lehen 24 orduetan eta 40.000 bisitak gainditu ditu dagoeneko. The Wipers taldearen bertsioa, aldiz, aste honetan bertan zintzilikatu dute YouTuben.

Grabaketa 2017ko urtarrilean egin zen, Cal Pau Recordings masian (Bartzelona), Santi García teknikari zela. Diseinua taldeak berak egin du, Galder Izagirreren argazkiekin.1.000 aleko edizio mugatua izan da taldearen "Only In Dreams" zigiluaren bitartez ateratakoa eta disko-denda independenteetan baino ezin da lortu.