1 comentario

Bola erraldoiaren entzierroa sokamuturraren ordez?

Loading player...

Batean eta bestean animalia bizidunak tarteko diren jaiei bidea estutzen ari zaie hauen eskubideen defentsan diharduten elkarteen ekimenez. Askekintza da horietako bat eta Hernaniko jaietan sokamuturraren ordez bola erraldoiaren entzierroa sustatu dute azken urteotan.

Bideoan atzo goizeko ekitaldia. Ikus daitekeenez, herritar talde bat sokamuturraren ordezko ekimena oztopatzen saiatu zen. Askekintzak «lotsagarria» izan zela salatu du ohar bidez. Atzoko egunez sokamuturraren ordez bola erraldoiaren entzierro hau eta aulki jokoa izan ziren Hernanin goizean.

Aurrez, igandean, Askekintzak protesta egin zuen plazan, sokamuturraren aurka honi bizkarra emanez:

Hernaniko sokamuturra aipatuta denok izango duzue gogoan okindegira sartu zeneko irudi hura... Askekintzak Twitter bidez salatu du «biolentzia espezista estrukturalaren beste adibide bat» dela.

Loading player...

Hernanin bezala beste hainbat lekutan ere ari dira pixkanaka animaliarik gabeko alternatibak topatu nahian. Bola erraldoiaren entzierroa Oreretako Madalenetan ere antolatu izan du Askekintzak. Kasu honetan, hurrengo bideoan ikusi daitekeenez giro ezin hobean:

/