\r\n
\r\n

Si una musulmana dice que quiere llevar burkini, se dar\u00e1 por hecho que miente. Y su testimonio valdr\u00e1 la mitad que el nuestro en un juicio.

\r\n\u2014 Todo (@TheTodo) 2016(e)ko abuztuak 26\n
\r\n\r\n
\r\n

La loterie de l'ind\u00e9cence #burkini pic.twitter.com/hcQglMz8UL

\r\n\u2014 La sauvage jaune (@LaSauvageJaune) 2016(e)ko abuztuak 16\n
\r\n\r\n

Azken hau, Twitterren sona eskuratu duen La Sauvage Jaune erabiltzaileak zabaldutako irudia da. Bertan, emakume musulmanen janzkera, hondartzan \"gehiegi erakusten\" duten emakumeek ere entzun behar izaten dituzten komentarioekin alderatu ditu.

\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Burkinia. Zer jantzi eta zer erantzi agintzen duen gurutzada

Tamalez, udako gaia bihurtu da burkiniaren aurkako gurutzada. Aste honetan ikusi ahal izan dugu nola, Nizako hondartzan, eguzkipean lo kuluxka lasaian jantzirik zegoen emakume bat inguratu eta arropa erantzi arazi zioten hainbat poliziek, denak gizonak gainera. Isunak ere izan dira burkinia erabiltzeagatik frantziar Estatuko beste hainbat hondartzetan ere.

Bainujantzi integrala debekatu duen Frantziako Estatuko 15 herrietako bat da Niza, “yihadismoarekiko atxikimenduaren seinale” delakoan.

Baina zein da emakumearen gorputza eta askatasuna bortxatzen ari dena? Norberak erosi eta janzten duen bainujantzia? Hala hurbildu eta biluzarazten duen polizia?

Emakumeak dira musulmanen aurkako ezinikusia eta mesfidantza gehien pairatzen dituztenak, babesgabeenak eta erasotzeko errazenak direlako. Eta, Euskal Herrian ez gara halako egoerez salbu. Orain bi urte hautsak harrotu ziren Gasteiz inguruan. Batean, itxuraz, burka zeramalako garraio publikoan sartzea eragotzi zion autobus gidari batek emakume bati. Bestean, jantzita zegoen emakume bat Gamarrako igerilekutik kanporatua izan zen. Biak emakumeak, gurean ere.

Kultur arteko bitartekari feminista den Brigitte Vasallok gogor aritu da burkinia moduko jantziak debekatzen dituzten legeen aurka. Harentzat «arrazistak, islamofobikoa eta patriarkalak». «Haien izenean eta haiengatik erabakitzen da, ume moduan tratatuz eta beren itxura eta gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea erabat ukatuz», salatu du.

Sarean asko eta askotarikoak izan dira udako eztabaida honen aurrean idatzitakoak.

Azken hau, Twitterren sona eskuratu duen La Sauvage Jaune erabiltzaileak zabaldutako irudia da. Bertan, emakume musulmanen janzkera, hondartzan "gehiegi erakusten" duten emakumeek ere entzun behar izaten dituzten komentarioekin alderatu ditu.