Naiz+ Naiz+

#Correscales, 800 km-ko #KorrikaPrekarioa Euskal Herritik Kataluniara

Otsailaren 18an abiatuko da Bilbotik #Correscales martxa, Euskal Herrian #KorrikaPrekarioa izenarekin ere ezagutarazten ari direna. Hego Euskal Herriko lau herrialdetatik igaro ostean Bartzelonaraino bidea jarraituko du 800 km-ko ekimen honek. Herriz herri batzarrak antolatzen ari dira ekimenaren berri emateko eta sarean lagundu ahal da diruz proiektua HEMEN.

Abiapuntuan iaz Movistarrentzat lan egiten duten teknikoek ia 80 egunez egin zuten greba dute, bertako langileak baitira kanpaina sustatu dutenak. Jasotako dirua, ordea, erresistentzia kutxa kolektibo baterako izango dela iragarri dute, oinarrizko lan baldintzen defentsan ari diren beste langileak ere babesteko. 800 km-ko bide horretan, gainera, antzeko borrokan aritu ahal diren kolektibo eta eragileekin harremana ere erein nahi dute.

Euren borroka esperientzia, beraz, antzeko egoeran izan ahal diren langileekin elkarbanatu nahi dute. 800 km-ko bide hau dokumental moduan jasoko dutela ere iragarri dute.