Naiz+ Naiz+

Danbor hotsen zain diren horientzat… oparitxoa!

Ederra da Donostiako martxa La Oreja de Van Gogh taldeko Leire Martinezen ahotik entzutea. Anastasio Peñarekin ageri da Martinez, baina isiltasunaren erdian, bere ahotsa entzuten da bakarrik. Bideoa berria ez bada ere, –2010. igo zuten Youtubera– Videos Euskal Herria Facebook erabiltzaileak berreskuratu eta dantzan ipini du bere perfilean. Ordu gutxiren bueltan 200.000 ikustaldi lortu ditu ia, Donostian nabari den festa gogoaren seinale.

Ondo pasa eguna Lakuntzan, Azpeitian eta Donostian!