Naiz+ Naiz+

Danimarkan jaio arren, daniartzat ez dituzten umeen erantzuna

Danimarkan jaio eta beste herrialderik ezagutu ez duten arren, daniarrak ez direla entzun behar dute gau eta egun. Haurrak dira baina, argi dute diskurtso ultra-nazionalisten jomuga eurak direla eta naziotasun eskubidea ebatzi nahi dietela. Umeak dira bai, baina, ez dira ez gorrak ezta itsuak ere.

Gogorra da euren sustraiak balantzaka ikustea eta hala eman nahi izan du aditzera Gorilla Media ekoizpen etxeko zuzendari Alex Sabourrek. Danimarkar nazionalitatea ezbaian sentitzen duten etorkinen seme alabekin egon da zuzendaria, kamara baten aurrean ipini eta daniarrak ez direla esateko. Horrela erantzun dute umeek.

Bideoa gaztelerako azpitituluekin ageri da, baina, frantsesez zein ingelesez ikusi daiteke ere.

ikustaldi mordoa izan ditu bideoak eta eztabaida itzela eragin du Danimarkako sare sozialetan, alde zein aurkako mezua andanarekin. Ikus-entzunezkoak mezua argia zabaldu nahi die Danimarkako politikariei eta esaldi honekin amaitzen da spota: «Politikari maiteak, ez ahaztu inoizn oren inguruan ari zareten hizketan».